XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain denek sinesten zuten zuhaitz bihurtu zen makilatxo haren istorio harrigarria, jendearen festak alaitzen eta Maritxuren penak eta tristurak kontsolatzen zituena.

Hala ere, gehiago inpresionatu zituen istorio harrigarri hark baino, Maritxuren normaltasuna ezagutzeak.

Bera ere, neurri handi batean, beraiek bezalakoa zela, eta zenbait momentutan norbaiten beharra zuela bere tristuran kontsolatzeko ikusteak.

Ez zen beraz, talde hartan Superman edo tankera horretako heroirik.

Denek zituzten arazoak, batzuenak besteenak baino handiagoak, edo handiagoak ez beharbada, baina sarriagotan beren muturrak azaltzen zituztenak.

Denentzat zeuden beraz, momentu onak eta ez hain onak.

Maritxuk gonbita luzatu zien, noizbait nahi izanez gero, triste zeudenean edo, bere zuhaitzera joateko, beraiei ere paineluak botako zizkiela ziurtatuz.

Arbola hark jakingo zuela festa egunetan alaitu bezala, une tristeetan ere beren arrengurak kontsolatzen.